Txurdin
Realeko maskota ofizialaren diseinua.
2018an, nire marrazkietan erabiltzen nuen pertsonaia maskota bihurtzeko ideia azaldu zidan Realak. Apustu arriskutsua zen, baina klubeko hainbat alorretan egindako lan handiari esker oso arrakastatsua izan zen.
Nire aldetik, maskotaren diseinuaz arduratu nintzen, marrazkietako pertsonaiari leiala izateko helburuarekin.